XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

... konposatu halogenatuak eragiten hasitakoan 80 urtean zehar, gutxi gorabehera, arituko dira ozonoa kaltetzen.

Datu hauek hotz-hotzean hartuz 21. mendea larria izango dela iragartzen digute, nahiz eta konposatu halogenatuen produkzioa erabat eten.

Estatu espainiarrean 1988. urtean 50.000 CFC-tona inguru produzitu zen, horietatik % 80 Zaramillon (Bizkaian) dagoen Atochem deituriko lantegian produzitu zirelarik.

ANTARKTIKAREN EZAUGARRI BATZU

Orain arte idatzitakoa Lurrako leku geografiko konkretu bati buruzkoa, hau da, Antarktikari buruzkoa, izan da.

Hor bakarrik gertatu al da fenomeno hau?

Zergatik hor bakarrik gertatu da?

Labur besterik ez bada ere, Antarktikako atmosferaren ezaugarriak apalki azalduko ditugu.

Hego poloa Lurraren ardatzean dago; ondorioz bertako borraskak eta antizikloiak egoera ziklikoan aurkitzen dira, hau da, atzo igaro zen borraska edo antizikloia geroxeago edo bihar igaroko da berriro.

Egoera hau poloetan besterik ez da gertatzen.

Esate baterako Euskal Herria zeharkatzen duen borraskak Italiatik ekialderantz jotzen du gehienetan eta zail izango da berriro gure gainetik igarotzea.

Bestalde, Hego poloa itsasoak inguratzen du eta honek hormaren papera betetzen du, hau da, Hego polo eta kontinentearen arteko atmosfera-trukaketa oztopatzen du.

Hego poloan atmosfera oso gutxitan berritzen da.

Berritzen den uneetako bakarrenetakoa negutik udara igarotzean izaten da, ozono-mailaren jaitsiera gertatzen denean hain zuzen ere.

Hego poloko atmosfera erreaktore kimiko bat dela baiezta daiteke dudarik gabe.

Baina, Ipar poloan ez al da gauza bera gertatzen?